Edukira joan

Pinotxa-kolibia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinotxa-kolibia
Image
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaBaeospora
Espeziea Baeospora myosura
Singer, 1938
BasionimoaAgaricus myosurus

Pinotxa-kolibia (Baeospora myosura) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi eta zaporegabea.

Sinonimoa: Collybia conigena.

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, fina, lehenik ganbila, gero zabaldu egiten da; matea, okre argi kolorekoa, baina arre-haragi kolorera irits daitekeena.

Orriak: Oso estu, estuak, hasieran zurixkak, ondoren krema kolorekoak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko luzerakoa eta 0,1 eta 0,2 cm bitarteko lodierakoa. Zurruna, zaila, luzanga, kapela, lurperatuta egon ohi den pinaburuaren gainetik altxatuz. Pruinaduna goialdean, oinarrian sustrai antzeko bat duela. Kapelaren koloreko erreflexuekin, belus fin batekin.

Haragia: Fina, biguna, zuria. Usaingabea.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukalderako balio.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collybia conigena delakoarekin, honek kapela lehoi-horixka-okre antzeko kolorekoa du eta 15 cm arteko luzerako oina eta udaberrikoa da. Baita Collybia esculenta delakoarekin ere, hau izeien pinaburuetan ateratzen da eta handiagoa da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Oso ohikoa da Pinus sylvestris pinuaren pinaburuetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Argentina, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Turkia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Taiwan, Australia, Hegoafrika.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 282 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 265 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Baeospora myosura: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]