Edukira joan

Gibel hori-ubel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula violeipes» orritik birbideratua)
Gibel hori-ubela
Image
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula violeipes
Quél., 1898
Mikologia
Image 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibel hori-ubela (Russula violeipes) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Ez da mina, baina sukaldean duen portaera kaskarra da, itsaski egosien usaina, leundu beharrean egostean, handitu egiten da.

Kapela: 3,7 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, zurruna, lehenik ganbila gero hondoratua, hori-berde kolorekoa, oliba-horixka orban karmin-moreekin edo gorrixka-arrexka kolorekoekin; azala itsatsia, ertza ildaskatu samarra.

Orriak: Estu, berdinak edo oinaren aldera urkilatuak, estuak, mehetuaz subdekurrenteak, zuriak, ondoren lasto kolorekoak, koipetsuak.

Hanka: 3,7 - 7 x 1 - 3 cm-koa. Solidoa eta zurruna, ondoren harroa eta leizetsua, kolore hori argikoa, more-purpuraz edo purpura zikinez garbitua.

Haragia: Lehenengo sendoa eta zurruna, ondoren harroa, zuria, itsaski egosien usaina du eta zapore gozoa.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Violeipes epitetoa moretik dator, kolore purpurako bioletatik eta "pedís" "pie" zurtoinetik. Zurtoin bioletarekin esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina kalitate kaskarrekoa.[4]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Citrina aldaeraren kapelak kolorea hori biziagoa du. Tonu berdexkak edo horixkak dituzten beste batzuk, Russula ochroleuca eta Russula fellea dira.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia, Europa, Koreako penintsula, Japonia eta Ipar-ekialdeko Ameriketako Estatu Batuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Russula violeipes, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 411 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 124 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]