Edukira joan

Kerala

Kerala
Image India
Image
Administrazioa
Izen ofizialaKeralam
കേരളം
HerrialdeaImage India
ISO 3166-2IN-KL
HiriburuaThiruvananthapuram
Chief Minister of Kerala (en) ItzuliPinarayi Vijayan (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak10°00′N 76°18′E / 10°N 76.3°E / 10; 76.3
Image
Azalera38,863 km²
MugakideakTamil Nadu, Karnataka eta Puducherry
Punturik altuenaAnamudi (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria34.523.726 (2017)
Image1.117.665 (2011)
hiriak 15.934.926 (%46,2) (%50,6) 17.471.135 landa eremua
alfabetatuak 28.135.824 (%81,5) (%15,3) 5.270.237 analfabetoak
Dentsitatea859 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialamalabarera eta ingeles
Ordu eremuaUTC+05:30
MatrikulaKL
www.kerala.gov.in

Kerala (malabareraz: കേരളം Kēraḷaṁ) Indiako hego-mendebaldeko estatu bat da. Malabar kostan dago, Indiako penintsularen mendebalean. 38.864 km2 ditu, eta 33.387.677 biztanle. Hiriburua Trivandrum da.

Image
Munnar Hill estazioa.

Ipar-mendebaletik hego-ekialderantz luzatzen da (550 km) Malabar kostaldearen eta Gath mendien artean.

Keralak honako mugakideak ditu: Karnataka iparraldean eta Tamil Nadu hegoaldean eta ekialdean. Mendebaldean Arabiako itsasoa du, izan ere, itsasoa eta Mendebaldeko Ghat mendien artean dago.

Gaur egungo Keralako estatua 1957an sortu zen, hizkuntza batasunean oinarrituta (malaialama). Lehenbiziko aipamenak, ordea, Asoka enperadorearen garaikoak dira (K. a. III. mendea): Keralaputra izeneko erresuma bat zen orduan. Geroztik ariarrak iritsi ziren Keralara, eta hinduismoa sartu zuten.

VII-VIII. mendeetan merkatari arabiarrek islama eraman zuten. Geroztik Kerala feudo multzo bat izan zen.

1498an portugaldarrak Kalikutera iritsi zirenean, Kerala izan zen europarrak ezagutu zituen Indiako lehenengo estatua.

1790 ondoko urteetan britainiarren esku geratu zen. Indiak askatasuna lortu zuenean, Travancore-Cochin estatua osatu zuen gaur egungo Keralako estatuak, 1957. urtean berriro antolatu zen arte.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Biztanle dentsitatearen mapa.

Keralak 14 barruti ditu hiru eskualdetan banatuak: Malabar (iparraldean), Kochi (erdigunean) eta Travancore (hegoaldean):

  • Malabar:
    • Kasaragod
    • Kannur
    • Wayanad
    • Kozhikode
    • Malappuram
    • Palakkad
  • Kochi:
    • Thrissur
    • Ernakulam
  • Travancore:
    • Kottayam
    • Idukki
    • Alappuzha
    • Pathanamthitta
    • Kollam
    • Thiruvananthapuram

Estatuko hiririk handienak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Keralako hiri nagusiak
(2001eko errolda)[1]
Zbk.HiriaBarrutiaBiztanleria

Thiruvananthapuram
Thiruvananthapuram
Kochi
Kochi
Kannur
Kannur

01ThiruvananthapuramThiruvananthapuram744.983
02KochiErnakulam595.575
03KozhikodeKozhikode436.556
04KollamKollam361.029
05ThrissurThrissur317.526
06AlappuzhaAlappuzha187.495
07PalakkadPalakkad130.767
08ThalasseryKannur99.387
09PonnaniMalappuram87.495
10ManjeriMalappuram83.024
Image
Landaguneko emakumeak.

Proportzioz Indian biztanleriarik handiena duen estatua da, eta analfabetismo tasarik apalena duena orobat.

Hizkuntza nagusia malaialama da.

Erlijio nagusiak hauek dira: hinduismoa (% 50), kristautasuna (% 5,6) eta islamismoa (% 5).

Lurraldearen heren bat basoz estalia dago: teka, sandaloa, ebanoa, banbua. Elektrizitate ekoizpena handia da, mendi garaietatik datozen ibaietan eraikitako zentral hidroelektrikoetan. Industria Keralako estatuak berak parte hartuz garatu da gehienbat: ongarriak, kimika industria, elektrizitate materiala, zeramika, ehunak, porlana, beira, papera.

Unibertsitate bat du Trivandrumen, eta beste batzuk Kotxinen eta Kalikuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]