Edukira joan

Godalet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image
mahai-jokotarako godaleta

Godaleta edo gandola metalezko, plastikozko edo beste material batzuez egindako edalontzi txikia da, bere ahoan zabalagoa dena oinean baino, eta hainbat erabilera dauzkana:

  • Gozogintzan, pastel txikiak eta gelatinak egiteko molde gisa erabili ohi da godaleta.
  • Godaletaren erabilera ohikoena esku eta mahai-jokoetan dago, dadoak astintzeko eta taula gainean botatzeko jokoa hasteko erabiltzen da. Partxisean, antzara-jokoan eta fitxak dadoen bidez lortutako puntuen arabera mugitu ahal izateko beste mahai joko batzuetan ibiltzeko erabiltzen da.

Godaleta dantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
2009ko Zuberoako maskarada eta Godaleta dantza Barkoxen.

Godaleta dantzan gabota motako dantza da, non dantzariek godaleta edo edalontzi baten inguruan eta gainean dantzatu behar duten. Trebetasun dantza bat. Dantzariek frexatak, txingiliak, farrusak etabarreko puntuak erakutsi behar dituzte.

Telmo Esnal zinema-zuzendariaren Dantza filmean eszena batzuetan ikus daiteke dantza hau.[1][2] Leitzan grabatu egin ziren godaleta dantzaren eszenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (kontsulta data: 2019-01-13).
  2. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (kontsulta data: 2020-08-12).