Imarkoain
| Imarkoain | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Elortzibar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°44′12″N 1°36′52″W / 42.736666666667°N 1.6144444444444°W |
| Garaiera | 469 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 408 (2020) |


Imarkoain[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 181 biztanle zituen.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imarkoain Noain Elortzibar udalerriaren erdigunetik hegoaldera dago, AP-15 autobidearen ondoan. Ekialdean Dorrerekin egiten du muga, kontzeju honen eta Imarkoainen artean San Sebastian kalea dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Burdin Aroko herri harresituaren hondarrak daude, Santo Domingo muinoan.[3]
Santo Domingo izena Santo Domingo Guzmangoaren gurtzari dagokio, Aro Modernora arte Santo Domingo de Siloskoari erreferentzia egiten ziona. Elorz haraneko ermita garrantzitsua izan zen bertan, gupida-gune gisa inguruko haranetako erromeria kolektiboak erakarri baitzituen.[3] 1799an Igual de Soria gotzain iruindarrak bisitatu zuen. 1857. urtean eraitsi zuten.[4]
1990eko hamarkadaren amaieran, Iruñerriko hainbat herritan gertatu bezala, hainbat etxe berri eraiki ziren, guztiak dentsitate txikiko txalet adosatuak. Ondorengo urteetan, XXI. mendearen hasieran, etxe berriak eraiki ziren kontzejuaren ekialdean, Dorre kontzejurantz.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 146 | 144 | 155 | 162 | 168 | 167 | 172 | 181 |
Garraioaren Hiria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imarkoainen, kontzejuaren hego-mendebaldean Iruñerriko Garraioaren Hiria izeneko industrialdea dago. AP-15 autobidea ondoan duela, garraio eta merkataritzaren alorreko hainbat enpresa biltzen dira bertan. Gaur egun industrialdeak 600.000 metro koadro dituen arren, 2008an industrialdea handitzeko lanak hasi ziren, eta etorkizunean azpiegituraren azalera 1.600.000 metro koadrokoa izango da.
2009ko urrian, Garraioaren Hiriko handitzearen lehen fasea zabaldu zen, bertan Decathlon enpresa frantziarraren gune logistiko bat eraiki zelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Ofizialki Imárcoain.
- 1 2 (Gaztelaniaz) Armendáriz Martija, Javier. (2008). De aldeas a ciudades. El poblamiento durante el primer milenio a.C. en Navarra. (kontsulta data: 2025-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Santo Domingo (574 m)» www.mendikat.net (kontsulta data: 2025-10-25).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Martin kalearen ikuspegia Google Street View-n.
- (Ingelesez) Garraioaren hiriaren webgune ofiziala.
| Noain Elortzibarko kontzejuak | ||
|---|---|---|
|
Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta | ||
