Edukira joan

Boval

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boval
Mahats-barietatea
Image
Mahatsaren koloreabeltz eta black berry skin (en) Itzuli
EspezieaVitis vinifera
Jatorrizko herrialdeaEspainia
VIVC mahats-barietatea1493

Boval mahats beltz mota bat da. Oso andui soila da, eguraldi makurrari eta izurriteei aurre egiteko aproposa, baita oso emankorra ere. Mahats-mordoa trinkoa eta tamaina ertainekoa da. Mahats ale ertain, biribil eta mamitsua da.[1]

XIV. mendeko literatura katalan klasikoan jada aipatzen zen Valentziako kostaldeko barietate autoktonoa da. XVIII. eta XIX. mendeetan zehar oso ondo egokitu zen Requena- Utiel barnealdeko eskualdera. Bertan landatzen da gehienbat eta horregatik uste da, oker bada ere, jatorriz lur haietakoa dela.[erreferentzia behar] Katalanez ematen zaion Boval izendapenak, antza, idiaren burua gogorarazten duen formari edo barietate honen alearen tamainari, erreferentzia egokia egiten dio. Katalanetik gaztelaniara bobal bezala itzuli zen izena "bobo" hitzetik eratorri bezala gaizki ulertuz, sardinieraz boval eta portugaleraz boal bezala zabaldu da.[2]

Ardoa gerezi kolore bizikoa da, alkohol gutxikoa (11º ingurukoa), fruta-gustukoa eta garraztasun handikoa. Coupageetan erabiltzen da askotan. Ardo gorri hasiberriak nabarmentzen dira, eta egurretan ontzeko coupageetan ondo osatzen da.

Utiel-Requenako ardoa egiteko gomendatutako barietatea da, eta Alacanteko ardoaren ekoizpenean baimendutako barietatea. Gaztela-Mantxan ere landatzen da.[3]

Boval zuria edo tortosakoa deituriko azpibarietate zuria ere badago.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) CataTú. (2020-09-24). «La Uva Bobal. Características, Vinos Recomendados y Maridaje» Blog (kontsulta data: 2026-04-15).
  2. (Gaztelaniaz) «Uva Bobal (Nombres populares) ~ Variedades tradicionales - CONECT-e» conecte.es (kontsulta data: 2026-04-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Vid y portainjerto Bobal: todos los secretos» Vivai Rauscedo (kontsulta data: 2026-04-15).
  4. (Katalanez) Rull, Xavier. (1999). Diccionari del vi: amb licors i altres begudes. Enciclopèdia Catalana ISBN 978-84-412-0241-2. (kontsulta data: 2026-04-15).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]