Edukira joan

Trepat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trepat
Mahats-barietatea
Mahatsaren koloreablack berry skin (en) Itzuli
EspezieaVitis vinifera
VIVC mahats-barietatea12633

Trepat[1] (edo trepadell) ardogintzako mahats mota bat da, Conca de Barberà (Katalunia) eskualdeko mahats orpo beltz autoktonoaren aldaera bat.[2][3] Bertako mahastietan 1.000 ha inguru hartzen ditu. Trepat mahatsa luzea, handia eta estua da, ataka zuzena du eta barietate indartsua da. Ernatze goiztiarra du eta heltzea, berriz, berantiarra, irailaren amaieratik urriaren hasierara. Mahats alea lodia da, biribila, gozoa, lodiera ertaineko azalarekin.[4]

Sentibera da izozte goiztiarrekiko eta zenbait akarorekiko, baina aski erresistentea, aldiz, zenbait onddorekiko. Lehortea ez du ongi hartzen, horregatik nahiago ditu lur freskoak. Txertaketa patroi gehienetara ondo egokitzen da. Inausketa motza ondo doakio baina landarea berde dagoenean egin behar da, egur zaharrez egindako kimu asko botatzen baititu. Batez beste, errendimendu ertain-ona, 8.000 eta 12.000 kg/ha bitarte.

Trepat mahatsarekin egindako ardoa freskoa, arina eta fruta gustukoa da, usain gutxikoa eta alkohol graduazio apalekoa (% 10-11). Batez ere, ardo gorria egiteko erabiltzen da. Cava gorria egiteko baimendutako bi aldaeretako bat da.[5] Conca de Barberàko ardoaz gain,[6] Costers del Segreko ardoa egiteko erabiltzen da.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «trepat - Terminologia de la vitivinicultura» Termcat (kontsulta data: 2026-04-17).
  2. (Katalanez) Serra, Montserrat. (2021-05-15). «El vi negre de trepat reinterpreta la Conca de Barberà» VilaWeb (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-17).
  3. (Katalanez) Vicens, Eva. (2024-08-24). «Resultats del concurs de vins de la DO Conca: els podis, per categories» VadeVi (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-17).
  4. (Katalanez) «El Trepat» DO Conca de Barberà (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-17).
  5. (Katalanez) Serra, Montserrat. (2024-08-13). «Vi rosat de trepat, un vi d’alta muntanya» VilaWeb (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-17).
  6. (Katalanez) Redacció. (2023-12-19). «DO Conca de Barberà: innovació i estima per la terra» Diari Ara (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-17).
  7. (Katalanez) Redacció. (2024-12-03). «DO Costers del Segre: el vi de les terres lleidatanes» Diari Ara (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]