Edukira joan

Callet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Callet
Mahats-barietatea
Mahatsaren koloreablack berry skin (en) Itzuli
EspezieaVitis vinifera
VIVC mahats-barietatea2001

Callet (edo calleu)[1] ardogintzako mahats beltza bat da, indar gutxikoa baina oso emankorra, nahiz eta gorabeherarik izan dezakeen uzta batetik bestera. Jatorriz Felanitxekoa da eta Mallorcako Pla i Llevant eta Binissalem jatorri deituretan lantzen da. Callet mahats mordoa txikia da, ale oboide handi, gogor, lodi eta trinkoak ditu.[2]

Gehienez 12,5º graduazioko ardoa ematen du, gorpuzkera gutxikoa eta kolore ahulekoa, oro har, baina ekoizpen txikia, lur eremu egokia eta mahasti zaharrak baldin badira, ardo bikainak ekoiztera iritsi daiteke. Edonola ere, oso usain berezia du, interes enologikoa pizteko adinakoa. Beste barietate batzuekin nahastuta, ondo jasaten ditu zurezko upela eta ontzea.[3]

Callet mahatsaren indarguneak dira bere usain berezia, lehortea oso ondo jasatea eta mildiu onddoarekiko erresistentzia handia.

Aldiz, ahulezien artean aipatu behar dira kolore ahula (mahats bilketa handia behar du, landarea berde dagoenean) eta azidotasun ertain-apala. Alea trinkoa denez, botritis onddoaren eragina izan dezake.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) Pascual Ordinas, Rosa; Puig Palerm, Antoni. (2023). Els noms de les varietats de raïm a les Illes Balears - Recull de mencions publicades entre el 1787 i el 2017. Institut de Recerca i Formació Agroalimentària i Pesquera de les Illes Balears.
  2. (Katalanez) Martorell Nicolau, Antoni. (2012). «Evolució del cultiu de les varietats de raïm a les Balears» Dossiers Agraris (13): 7-23. or.  doi:10.2436/20.1503.02.21. ISSN 2013-9772. (kontsulta data: 2026-04-19).
  3. (Katalanez) «Varietats de raïm​​» Denominació d'Origen Binissalem (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-19).
  4. (Katalanez) «Tipus de raïm» DOP Pla i llevant (web.archive.org) (kontsulta data: 2026-04-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]