Edukira joan

Parellada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parellada
Mahats-barietatea
Image
Mahatsaren koloreablack berry skin (en) Itzuli
EspezieaVitis vinifera
VIVC mahats-barietatea8938

Parellada mahats zuri barietate oso emankorra da, ale handiko matsalko kopuru handia ekoizten duena. Mordoa handia eta trinkoa da. Alea ertaina da, berde-urre kolorekoa eta azal gogorra du. Landarea berantiarra da, baina izurriteekiko eta lehortearekiko sentikorra da.

Penedes, Barberà Conca, Alt Camp eta Baix Camp eskualdeetan hazten den barietate tradizionala da . Historikoki, Aragoin, Pollença, Orihuela eta Valentzian ere lantzen zen.

Parellada, macabeu eta xarel·lo barieateekin batera, cava egiteko erabiltzen diren hiru barietate klasikoetako bat da. Hiruretan finena eta hauskorrena da, zalantzarik gabe, eta usain delikatuak eta lore-lurrinak ematen dizkio cavari. Aldi berean Kataluniako brandya egiteko gehien erabiltzen den barietatea da. Ardo freskoa, diskretua eta gorputz gutxikoa, baina nahiko dotorea elaborazioa egokia denean. Kolore gutxi eta zitrikoen eta fruta zuriaren lurrinak ditu. Helduaro perfektuek bakarrik ematen diote bizitza-luzeraren bat.[1]

Cavaren ekoizpenerako erabiltzeaz gain, Kataluniako ardoa, Conca de Barberàko ardoa, Costers del Segreko ardoa, Penedèseko ardoa eta Tarragonako ardo zuriak egiteko ere erabiltzen da.

Mahats mota hau beste izen batzuekin ere ezagutzen da: montona, montònec, montònega, martorell edota martorella. Zintzilikario bikiak dituen mahatsa da, eta hortik datorkio izena. Latin klasikoan, Plinio Zaharrak mahats-mordo gemellarum-ak (bikiak) aipatzen zituen arrazoi beragatik.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «parellada | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (kontsulta data: 2026-04-14).
  2. (Katalanez) Favá i Agud, Xavier. (2001). «Diccionari dels noms de ceps i raïms: l'ampelonímia catalana» Biblioteca de dialectologia i sociolingüística (Bartzelona: Institu d'estudis catalans) Vol. 8: 261-264. ISBN 9788472835597..